Hibaikako kadeteak garaile Kanaria Uharteetan

Nagusi izan dira Hibaikako emakumeak Kanaria Uharteetan asteburuan.

Hibaikako emakumeek Caleta de Fusteko estropada irabazi dute.

Hibaikako Kadete neskek Caleta de Fusteko estropada irabazi dute.

Fuerteventurako Caleta de Fusten (Kanaria Uharteak) izan da Hibaikako neska kadeteen batela, eta bandera eskutan itzuli dira Errenteria-Oreretara estropada irabazita. Caleta de Fusteko bosgarren bandera jokatu zuten eta bertan, Fuerteventura, Katalunia eta Gipuzkoako zortzi batelek hartu zuten parte. Larunbata eta igandean jokatutako estropadan errenteriarrak izan dira nagusi. Pozik azaldu da Gorka Barbado entrenatzailea, “esperientzia oso aberasgarria izan da, beste taldeetako kideekin izan gara, eta arraun egiteko beste moduak ikusi ditugu”. Irabazi badute ere, ez dela hori garrantzitsua, bertan bizi duten esperientzia baino, gaineratu du Barbadok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.