Portu Agintaritzak iraileko trafikoen balantzearen berri eman du.
Perfilak Alemaniatik ekarri ohi dituzte Pasaiara
Txatarraren trafikoak % 69 egin du behera (420.000 Tn.) irailean, Arcelorren itxieraren geroztik hasitako gainbehera berretsiz. Aitzitik, “jaitsiera hau balio erantsi altuagoko trafikoen igoerarekin konpentsatzen” ari dela nabarmendu du Portu Agintaritzak, eta produktu siderurgikoen, automobilen, zerealen eta paperaren trafikoa hazten ari dela jakinarazi du.
Produktu siderurgikoen trafikoa %18 handitu da (188.000 Tn.) irailean, batez ere bobinen inportazioaren hazkundearen eta perfilen trafikoaren jarraipenaren ondorioz.
Autoen inportazioa ere hazi egin da, %11. 192.400 ibilgailu mugitu ditu Pasaiako portuak lehendabiziko bederatzi hilabeteetan.
Zerealen trafikoen atalean, azkenik, garagarra, garia eta oloaren hazkundeak aipatu ditu Portuak.