Santakrutzetako argazki onenaren bila

Santakrutzetako lehiaketara 15 hautagai aurkeztu dira. Irabazleak asteburu bateko egonaldia irabaziko du, Urdaibain.

dantzariak.santakrutzak

Argazki hau ez da lehiaketara aurkeztu, HITZArena da. Baina jada botoa eman daiteke 15 hautagairen artean.

Lezoko Udalak, sakelako telefonoetarako eta tabletetarako aplikazioaren bitartez, santakrutzetako argazki lehiaketa abian jarri zuen. Jada badituzte 15 hautagai, eta orain herritarrei dagokie onena zein den aukeratzea bozketa bidez. APPean eman behar dira botoak. Eta horiek emateko epea gau hasi da, hilaren 16ra arte. Irabazlearen berri hilaren 17an emango dute. Irabazleak asteburuko egonaldia irabaziko du Urdaibaiko ostatu batean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.