Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Salbuespen neurriekin bukatzea eskatu dute

Errenteria-Orereta
Politika

Aitzol Gogorza eta bere egoeran diren beste bederatzi euskal presoen osasun eskubideak bete, eta etxeratzea eskatu zuten atzo anbulatorioaren aurrean.

2016/10/11
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Arantxa Otaegi, Asier Mitxelena eta Luix Gogorza hamarnaka osasungitza langile eta herritarrekin.

Arantxa Otaegi, Asier Mitxelena eta Luix Gogorza osasungitzako langileekin eta herritarrekin.

Aitzol Gogorza larri gaixorik dagoen euskal presoa eta bere egoeran dauden beste bederatzi euskal presoen osasun eskubideak bete daitezela, eta horien etxeratzea eskatu zuten atzo Errenteria-Oreretako anbulatorioaren aurrean. Oarsoaldeko Sarek deitu zuen elkarretaratzea, eta osasungintzako langileak eta bestelako herritarrak batu ziren bertan, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitu eta osasun arloan legeek diotena betetzea exijitzeko. Atzoko elkarretaratzearen bidez, gainera, larunbat honetan (hilak 15) Sarek Donostian larri gaixo dauden euskal presoen alde deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak. Aitzol Gogorzaren gurasoak, Arantxa Otaegi eta Luis Gogorza, ondoan zituela, Asier Mitxelena Oiartzungo sendagileak hartu zuen hitza: “Euskal presoek kartzeletan pairatzen dituzten osasun eskubide urraketez ohartarazi nahi dugu, bereziki larri gaixorik diren presoen eskubide urraketez, eta Salatzen Dut dinamikaren bidez, osasun arloko espezialistak izanik, larri gaixorik dauden hamar euskal presoen egoera larria salatu nahi dugu”. Presoek espetxean jaso beharreko zaintzaz Espainiako Estatuaren legediak dioena gogorarazi zuen Mitxelenak: “Presoen bizitza, integritatea eta osasuna zainduko ditu administrazioak. Zehatzago, Espetxe Arautegiak preso guztiei, salbuespenik gabe,  gainontzeko herritarrek duten osasun arreta bermatuko die. Tratamendu egokia jasotzeko larri gaixorik dauden presoei baldintzapeko askatasuna ematea ahalbidetzen du legediak”. Hala ere, Espainiako eta Frantziako estatuetan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamar euskal preso daudela nabarmendu zuen sendagileak: “Kalean egonik gaitz larri eta sendaezinak jasatea oso gogorra bada, irudika al dezakezue, esaterako, esklerosi anizkoitza, kardiopatia iskemiko larria, nahasketa psikotikoak, edo espondolitis ankilopoietikoa duten presoek jasaten duten sufrimendua?”. Egoera horiei, gainera, isolamenduaren edota araudi bereziaren ezarpena gehitu behar zaiola salatu zuen Mitxelenak. Pertsona guztiek dutela osasunerako eskubidea eta gaixotasunen tratamendua zein zaintza ahalik eta era egokienean jasotzeko eskubidea dutela gogora ekarri zuen azkenik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.