Basurdea eta orkatza bezalako espezieak ezkutuan ehizatzeko legez kanpoko tranpak aurkitu dituela Errenteriako Basozaintza zerbitzuak Añarbe mendian salatu du udalak.
Añarben aurkitu ditu tranpak basozaintza zerbitzuak.
Basurdea eta orkatza bezalako espezieak ezkutuan ehizatzeko legez kanpoko tranpak aurkitu dituela Errenteriako Basozaintza zerbitzuak Añarbe mendian salatu du udalak. Tranpa horiek, Natura 2000 sarean babestuta dagoen Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren barnean aurkitu dituzte.
“Larritzat” jo du gertaera: “Babestutako eremu batean izan delako, eta horretaz gain, bereizi gabeko ehiza harrapaketa metodo horiek Añarben berreskuratzen hasi diren mehatxatutako populazioen espeziei ere eragiten dietelako”.
Eskaera ikertzeko eskatu dio udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamenduari eta Aiako Harriko Parke Naturalaren Kudeaketa Organoari, eta basotzaintza patruila lanak gehitu ditzatela. Errenteriako Udala, gainera, herriko bi ehiza elkarteekin harremanetan jarriko da, elkarlanean, ixileko ehizarekin amaitzeko.
Urte hasieran, Nafarroako Foruzaingoak Oiartzungo hiru ezkutuko ehiztari atxilotu zituela ekarri du gogora udalak Artikutzako finkan. Baso eremu hori ere Natura 2000 sarean babestuta dago.