Antxotarrok Historia Mintegiak antolatu du erakusketa talde zuri-gorriaren 75. urteurrenaren harira.
Pasaia Kirol Elkartearen historia argazkitan bildu du Antxotarrok Historia Mintegiak
Pasaia Kirol Elkartearen historiaren zati izan diren talde askotako argazkiak jaso ditu Antxotarron Historia Mintegiak, eta horiek erakusketa batean bildu Antxoko futbol taldeak
75. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren barruan.
Argazkitan futbolariak soilik ez. Presidenteak, prestatzaileak… baita garai batean landutako bestelako kirol diziplinetako taldeak ere: atletismoa, ziklismoa… Kultur etxean daude ikusgai argazki gehienak.
Horiez gain, hainbat komunikabidetan argitaratutako kronikak eta taldeari buruzko idatziak jaso dituzte erakusketarako.
Igandean inauguratuko dute erakusketa, 12:00etan. Hilak 23ra arte egongo da zabalik –hilak 22an, larunbata, itxita egongo da–, lan egunetan 19:00etatik 21:00etara, eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Tabernetan ere
Baina Kultur Etxean soilik ez. Herriko hainbat tabernetan ere jarri dituzte argazkiak. Okendo tabernak eskubaloi taldeenak bildu ditu -emakume zein gizonenak, eta Leundak Joxan Etxeberriaren argazkiak jarri ditu, kasu honetan, ziklokros, motokros, eta autokros modalitateen argazkiak. Antxoko beste hainbat tabernatan ere ikus daitezke argazkiak.
Pasaia Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren ospakizunak martxan dira. Erakusketaren inaugurazioaz gain, aste honetan bertan beste bi ekitaldi izango dira: bihar (hilak 13)
Iker Vidalek taldearen historiari buruz idatzitako liburuaren aurkezpena izango da, 19:30ean, Ibaiondon. Bideoa bat ere proiektatuko dute, urteurrenaren harira sortuta hau ere.
Larunbatean, berriz, (hilak 15), rock kontzertua izango da Gure Zumardian, Gatos Pardos, Pangea eta Lie Detectors taldeekin.