Paella bazkaldu dute gaurko bazkarira bildu direnek
Helburua, Greziako Chios irlako kanpalekuetan dauden errefuxiatuentzako astebeteko menua osatzeko adina diru lortzea. Horixe Errenteria-Oreretan gaurko hainbat eragilek egindako apustua. Eta bildutako kantitate zehatza ezagutzeke, bistan da herritarren erantzuna ona izan dela. Lepo bete dute herritarrek Koldo Mitxelena eskolako jolastokia, errefuxiatuei janaria banatzen dien
Zaporeak elkartearen alde.