Goiz-goizetik eguneroko elkartasun lana festa bilakatu da gaur Lehendakari Agirreren plazan. Juneren Hegoak Egunean tailerrak, puzgarriak, … primeran pasatzeko aukera izan dute txikiek, eta helduek berriz, haur gaixoen esparruan lan egiten duten elkarteen lana gertutik ezagutzeko aukera.
Festak arratsaldean jarraituko du, Irrien Lagunen eskutik lehenbizi (16:30) eta familiei egingo zaien omenaldiarekin jarraian (18:00).
Dantzan emango diot gaur amaiera festari, Oliver Nestarren eskolako kideen laguntzaz.