Izena emateko epea hilaren 31ra arte dago zabalik. Astean saio bat edo bi aukera ditzakete nerabe eta helduek.
Elorsoroko bazkide izan behar da izena emateko.
Elorsoro kiroldegiko errokodromoan eskalada eskolak eskainiko dituzte beste behin. Ikastaroetan izena emateko epea jada irekita dago, hilaren 31ra arte. Sei eta hamabi urte arteko haurrentzako, nerabeentzako (13 eta 17 urte bitartean) eta helduentzako eskolak izango dira. Kiroldegiko bazkide izan beharko da bertan parte hartzeko.
Ordu eta erdiko eskolak astelehen eta ostegunetan izango dira, eta talde bakoitzean sei lagunek egon beharko dute. Kuotak 80 euroko balioa izango du haurrentzat, baita astean saio bakarra egingo dute nerabe edo helduentzat ere. Hamahiru urte baino gehiago dituztenek astean bi saio egiteko aukera izango dute 150 euroren truke.
Eskolak azaroaren 3an hasiko dute, eta martxoaren 2ra iraungo du. Irakaslea Gipuzkoako Mendizale Federazioak izendatuko du.