Haurtzaro Ikastolak 50 urte

Haurtzaro Ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Horregatik, gaurtik hasita, ospakizunei ekingo diete.

Haurtzaro_Ikastolako_argaz

Ikastolako lehenetariko promozioetako bat. Argazkia: Rafael Labandibar.

Haurtzaro Ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Mende erdia. Horregatik, ikastolak oparo ospatu nahi du urteurren berezia, eta gaurtik hasita, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Hala, gaur, 14:45ean hasita, Ikastolatik plazara kalejira egingo dute. Ikasleek, langileek, eta bertaratzen diren guraso edo ikasle ohiek parte hartzeko aukera izango dute. Behin plazara iritsita, argazkiak atera, eta ikastolako anfiteatroan jarraituko du festak. Hilaren 23an, igandean, egingo dute ospakizun nagusia. Egun beteko egitaraua antolatu du ikastolak. Honakoa da ekitaldien zerrenda. Plazan izango dira:
  • 10:30ean, kalejira egingo dute herritik.
  • 11:00etan, txupinazoa udaletxean. Gainera, txosna gunea eta material salmentarako postua ere zabalduko dituzte.
  • Jarraian, duela 50 urte ikastolako atea zabaldu zutenei omenaldia egingo diete.
  • 11:30ean hasita, eta egun osoan zehar, argazki erakusketa udaletxeko areto nagusian.
  • 12:00-13:30, Muxikoak, Soinuenearen eskutik.
  • 12:00-13:30, haurrentzako jolasak.
  • 13:00-13:30, buruhandiak.
  • Herri bazkaria: norberak etxetik eramandakoarekin egingo da bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte. Edaria eta otartekoak lortzeko aukera dago txosnan.
  • 15:30-16:00, haurrentzako sorpresa.
  • 16:00, familia jolasak.
  • 16:00-18:00, haurrentzako jolasak.
  • 17:00, buruhandiak.
  • 17:30, txokolatada.
  • 18:00, dantzaldia Maider eta Ixiarrekin.
  • 20:00, zezensuzkoa.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.