Eskola Agenda 21 programaren barruan, herriko ikasleek plenoa egin dute udaleko ordezkariekin. Aurtengo ikasturtean mugikortasuna landuko dute.
Jexux Leonet eta Ander Santesteban, azalpenak ematen.
Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko zein Haurtzaro Ikastolako ikasleek plenoa egin dute Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban ingurumen teknikariarekin.
Pasa den ikasturtean hondakinak eta elikadura iraunkorra landu zituzten Eskola Agenda 21 egitasmoan, eta udararako
hainbat etxeko lan utzi zizkieten ikasleek udaleko arduradunei. Eskera horien errepasoa egin dute, eta Santestebanek hartutako konpromisoen berri eman die, banan-banan: 2017ko Kirol Astean elikadura osasungarriari tarte egitea; azaro bukaerarako Altzibarren auzo konposta jartzea; Lurbizi egitasmoko
Makutsoko baratzeen proiektuaren berri eman du;
Gaika aplikazioaren berri eman…
Leonetek, bere aldetik, udaletxeko areto nagusian bildutako ikasleei esan die udalak eta herritarrek elkarlanean jarraitu behar dutela Oiartzun hobea lortzeko.
Aurten, mugikortasuna
2016/2017 ikasturtean mugikortasuna izango Eskola Agenda 21 barruan landuko dutena. Herriko hiru ikastetxeetan landuko dituzte, eta ikasturte bukaeran berriro elkartuko dira udaleko ordezkariekin. Urtean zehar egindako azterketen ondorioak eramango dituzte bertara.