Azaroaren 6ko giza katerako zapiak salduko dituzte datorren asteburan. Larunbatean herri batzarra egingo dute.
Fermiñene eraikinean dute bulego berria.
Oiartzungo Gure Esku Dagok arreta bulego berria du. Fermiñene eraikinean zabaldu dute, eta a
zaroaren 6an egingo den giza katerako zapiak salduko dituzte bertan. Horrez gain, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak jakinarazi duenez, larunbatean herri batzarra egingo dute, udaletxeko pleno aretoan, 11:00etatik aurrera. Bileran bertan zein ondoren eskura daitezke zapiak, eta ondoren
photocall-a egingo dute. Bulegoa irekia egongo da asteburuko gainontzeko egunetan. Honakoak izango dira ordutegiak:
- Ostegunean, 18:00etatik 20:00etara.
- Ostiralean, 17:00etatik 20:00etara.
- Igandean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.