Kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finala igandean jokatuko dute, Gasca kiroldegiko trinketean.
Altzatarra (ezkerrean) eta Txost 1en artean jokatutako argazkia.
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finala jokatuko dute igandean. Bertan izango Txost herriko pilota taldeko Mutuberria eta Azpirozek osatutako bikotea. Arerioak Realeko Agirre eta Oiartzabal pilotariak izango dira. Partida Gaska kiroldegiko trinketean jokatuko dute, 10:30etik aurrera.
Bost bikotek jokatu zuten ligaxka, eta Realeko pilotariek finalerako txartela lortu zuten, lehenengo postua eskuratuta. Bigarren —Altzatarra— eta hirugarren —Txost— sailkatuen artean jokatu zuten finalerako beste txartela. Pasa den igandean, Gaskan bertan, irabazi zieten oiartzuarrek Auzmendi eta Amianori.