5.937 euroek errefuxiatuentzat sei egunez 9.000 otordu inguru prestatzeko baliatuko ditu orain Zaporeak elkarteak.
Zaporeak elkarteko presidentea txekea jasotzen Txintxarriko sukaldean.
Errenteria-Oreretako errefuxiatuen aldeko mugimenduak
herri bazkari solidarioa egin zuen hilaren 15ean. Kios uhartean lanean ari den Zaporeak elkartearentzat zen bildutako dirua, uharte horretan dauden errefuxiatuei jaten emateko. 5.937 euro bildu dituzte, eta atzo arratsean eman zioten txekea Zaporeak elkarteari Txintxarri elkarteko sukaldean bildutakoek.
Pozik daude bildutako diruarekin Errenteria-Oreretako errefuxiatuen aldeko mugimenduko kideak, “helburu hori jarri genuen, baina bagenekien goitik ari ginela eta sorpresa izan da guretzat eta pozgarria diru hori biltzea”. Kopuru hori ez dutela bakarrik herri bazkaritik jaso gaineratu du mugimenduko Fernando Bengoetxeak, “jende askok dirua sartu du kontu korrontean laguntzeko, eta eskertzekoa da”.
5.937 euroek errefuxiatuentzat sei egunez 9.000 otordu inguru prestatzeko baliatuko ditu orain Zaporeak elkarteak.