Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bakoitzaren beldurrak uxatuko dituzte Gau Beltzean

Abaraxka udal ludotekak hirugarrenez antolatu du Gau Beltza. Astelehenean egingo dute, eta larunbatean prestatzeko geratu dira.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/10/25
Abaraxka udal ludotekak hirugarren aldiz antolatu du Gau Beltza, hilaren 31ko arratserako. Oiartzungo baserrietako haur eta gazteek duela hamarkada dezente egiten zen ohi zuten ohitura berreskuratu dute Abaraxkakoek, eta astelehenean suaren bueltan bilduko dira berriro. 19:30ean jarri dute zita, Kontzejupe plazan. Sua piztuko dute orduan, Soinueneko txalapartari taldearen ttakun eta herrenak lagunduta. Afari-merienda egingo dute bertan, etxetik ekarritako janariarekin. Abaraxkako Nekane Martiarenak azaldu duenez, aurten bakoitzaren beldurrei garrantzia eman nahi diete. Horrela, bakoitzak bere beldurra zein den idatziko du papertxo batean. Horiek guztiak zakutan sartu eta sutara botako dituzte, uxatzeko asmoz. Antzerki taldekoak iritsiko dira ondoren, eta kaskoko hainbat txokotatik zehar ibilbidea egingo dute, Goiatz Labandibar idazleak sortutako gidoitxo bat oinarritzat hartuta. Bertan istorio errealak sormen propioarekin uztartu ditu, eta HELTAko zein gazte tailerretakoek interpretatuko dituzte. Hiru ordu laurden —gutxi gorabehera— iraungo ditu ibilbideak, eta plazan bukatuko da, suzko akerrarekin. “Emango duen argitasunak beldurrak uxatzeko balioko du”, esan du Martiarenak. Prestaketa, larunbatean Hilaren 29an, larunbata, Gau Beltza prestatzeko geratuko dira ludotekan, 16:30ean. Kontsumismotik at egoteko filosofia duen ospakizuna izanik, astelehenerako mozorroak eurek prestatuko dituzte, eta ludoteka pareko zuhaitza apainduko dute. Horrez gain, karrakak ere prestatuko dituzte, “isiltasunari zaion beldurra uxatzeko asmoz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.