Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Tasak izoztuta, zerga ordenantzen aldaketari onespena

EH Bilduk kontra bozkatu du, eta Pasaiak Ahal Du eta atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolas abstenitu egin dira.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/10/26
Plenoan

Oposizioak EH Bilduren mozioa babestu arren, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutakoa atera zen aurrera.

Oposizioaren babesik bada ere Pasaiako udal gobernu taldeak aurrera atera du 2017. urteko zerga ordenantzen aldaketari hasierako onarpena emateko proposamena. Atzo bildu zen udalbatzarra, Arizabalon, eta han bozkatu zuten tasa gehienak izoztea aurreikusten duen proposamena. EAJren eta PSE-EEren aldeko bederatzi botoak bildu zituen proposamenak. Kontra EH Bilduk bozkatu zuen, koalizioaren zinegotzi Mikel Garcia Peñilek nabarmendu zuenez, “proposamenak ez duelako txosten teknikoen babesik”. “Inork ez dezala gaizki ulertu”, esan zuen, “ez gaude tasak igotzearen alde, baina proposamena babesteko beharrezko txosten teknikoak falta ditugu”. Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaz (OHGZ) hartutako erabakiak ere eman zuen zer esana. Aipatu zerga nabarmen igoko da aurten, aldundiak katastroaren baloiaz egin duen berrikuspena dela eta. Igoera hori arindu nahian gobernu taldeak proposatu du aplikatu ohi den portzentajea murriztea. Proposamena, baina, motz geratzen da EH Bilduren ustez. Pasaiak Ahal Du-k, aitzitik, “zeuden aukeren artean onena” hartu dutelakoan, abstentzioaren alde egin zuen, atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolasen antzera. Trenbideaz bi mozio aurrez aurre Eguneko beste gaia, Altza Galtzaraborda arteko trenbidea berritzeko proiektua. EH Bilduk proposatuta aipatu egitasmoa Donostiako igarobideari lehenesteko eskatuz mozioa eztabaidatu zuten. EAJk eta PSE-EEk, baina, mozio alternatiboa aurkeztu zuten atzo, plenoan bertan, Eusko Jaurlaritzari eta Euskal Trenbide Sareari eskatzeko, “Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Donostialdeko metroko jarduerak bultzatzeko, 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoan aurreikusitakoari jarraiki”. Udal Gobernu Taldeak babestutako mozioa atera zen aurrera, EAJk eta PSE-EEk babestuta. EH Bilduk aurkeztutakoa ez zen onartu. Kontra bozkatu zuten, noski, EAJk eta PSE-EEk,eta alde, EH Bilduren zinegotziek ez ezik, Pasaiak Ahal Du-k eta atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolasek. PSE-EEren izenean eta EAJren ordezkari gisa nahikari Oterminek, “ongietorria” eman zion koalizio soberanistari “Donostialdeko metroaren defentsara batu izanagatik”. EH Bilduren izenean, berriz, Haritz Perezek erantzun zuen eta halakorik ez zutela espero esan zien EAJren eta PSE-EEren kideei. “Bagenekien gai honetan zaila izango zela adostasunetara iristea zuen alderdiek gai honetan hartu duten bidea ikusita, baina halakorik ez genuen espero”. Pasaitarrentzat trenbidea lurperatzeko proiektua premiazkoa dela  defendatu zuen Perezek, eta deitoratu zuen plana data jakinik gabe bazterrean utzi dutela jakinda haren defentsarako adierazpen bakarra atzoko mozioa izatea.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.