Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean 40-18 gailendu dira donostiarrak. Enrike Abrileko finalerdiak igandean jokatuko dituzte.
Enrike Abril Txapelketan parte hartu duen Txosteko taldea. Argazkia: Txost
Igandean jokatu zuten Donostiako Gaska trinketean
Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finala. Txost taldeko Mutuberria eta Azpirozek ezin izan zuten Realeko Agirre-Oiartzabal bikotea gainditu. Donostiarrek 40-18 irabazi zuten.
Bestalde, egun berean jokatzekoak ziren Enrike Abril errebote txapelketako finalerdiak, Zubietan eta Oiartzunen, baina euriagatik bertan behera geratu ziren. Zubietan etxeko taldea eta Endaiarrak ariko dira nor baino nor, eta Oiartzungo Madalensoron, berriz, Luzean eta Noizbait taldeko pilotariak. Bi partidak 11:00etan hasiko dira.
Finala, eguraldia lagun, hurrengo egunean jokatuko dute Villabonako errebote plazan. Guztira zortzi taldek hartu dute parte Enrike Abril txapelketaren aurtengo ekitaldian. H
iru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).