Goiko tunela egonkortzen ari dira, pendiz zati bat erori zelako. Lan horiek bukatutakoan, behekoarekin hasiko dira.
Goiko tunela konponduko dute lehendabizi.
Ibarre pareko bidegorri zatiko tunelak egonkortzeko lanak hasi dituzte. Duela lau bat hilabete, goiko tuneleko zati bat erori zen. Bidegorriko erabiltzaileen bermatze aldera, itxita egonda tunela.
Azterketa geologikoa egin ondoren hasi dira lanak. Goiko tunelaren barrualdea eta kanpoko ezponda egonkortzea da helburua, eta obra horiek bukatzean, beheko tunelean egingo dituzte lanak. Bi hilabete inguru ariko dira horretan, eta 140.833 euroko kostua izango duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.