Merkataritza txikia sustatzeko planaren barruan, Aztikerrek inkestak egingo ditu. Udalak erantzuteko eskatu die oiartzuarrei.
Taldetan banatu ziren mapatze kolektiboa egiteko.
Oiartzungo Udala merkataritza txikia sustatzeko ekintza plana egin nahian dabil, eta errealitatea ezagutzeko asmoz, oiartzuarren kontsumo ohiturak zeintzuk diren jakin nahi dituzte. Horregatik, Aztiker enpresak inkestak egingo ditu telefono bidez.
Diagnosia egiteko orduan, oiartzuarren ohitura eta iritziak ezagutzea “ezinbestekoa” dela iritzi du udalak. Merkatariei egindako galdeketei batuko zaizkie horrela. Inkesta erantzutea eskatu dute, “merkataritza txikia suspertzea guztion egitekoa baita eta guztiontzako onurak ekarriko baititu”.