Nafarroako koruak azaroaren 6an kontzertua emango dute udaletxeko areto nagusian.
Lartaungo ordezkariak, Josune Cousillas zinegotziarekin batera.
Noaingo (Nafarroa) Valle de Elorz korua ariko da azaroaren 6an, igandea, udaletxeko areto nagusian. Lartaun abesbatzak gonbidatu ditu, oiartzuarrak Nafarroan aritu baitziren maiatzean. Elkartrukearen bigarren kontzertua 18:30ean hasiko da.
Mistoa da Valle de Elorz abesbatza. Ez ohiko errepertorioa lantzen dute noaindarrek: flamenkoa, zarzuelak, habanerak, folklorea…
Oiartzungo Udalak herritarrei gonbita luzatu die kontzertura joan daitezen, “giro polita” bermatuta egongo baita. Horrez gain, Lartaun abesbatzaren 51 urteko ibilbidean egindako lana eskertu dute. “Abesbatzen musika herrira hurbiltzen eta Oiartzungo izena kantuz beste tokietara eramaten egiten duten lana eskertu nahi dugu”, adierazi du Josune Cousillas Kultura zinegotziak.