Euskararen arnasguneei buruzko tailerra egingo dute larunbatean
Erdara gero eta gehiago entzuten da Oiartzunen, eta horri buruz hausnartzera deitu dituzte herritarrak.
Euskararen arnasguneei buruzko tailerra antolatu dute Ttur-tturrek eta udalak, larunbaterako. Haurtzaro Ikastolako jantokian izango da tailerra, eta UEMAko teknikariek gidatuko dute.
Datuen arabera, gero eta gehiago erabiltzen da gaztelania Oiartzunen. Horri buruz sentsibilizatu nahi du euskararen arnasguneei buruzko tailerrak: egoera aztertu eta aurrera begira jarri, euskararen arnasgune diren herriek hala izaten jarrai dezaten.
Udalak eta Ttur-tturrek tailerrera gonbidatu dituzte gaiarekiko kezka duten oiartzuarrak, baita Oiartzunen euskararekin arazorik ez dagoela pentsatzen duten herritarrak ere.