Harmailetan jarrera egokia eduki beharraz sentsibilizatzeko bideoa egin du Kirol Mahaiak

Gurasoak, entrenatzaileak eta ikusleak dira bideoaren helburu. Lau udalerriak kirolaren praktika "ahalik eta modu onenean" egitea sustatzen ari dira.

Oarsoaldeko Kirol Mahaiak bideoa aurkeztu du, kirol saioetara joaten diren guraso eta ikusleak zein entrenatzaileak sentsibilizatzeko asmoz. “Kirolaren praktika hezitzailea” bilatu nahi dute Kirol Mahaian ordezkaritza duten eskualdeko lau udalek. Enekoitz Markos Oiartzungo Kirol zinegotziak azaldu duenez, Oarsoaldeko lau udalak Oarsoaldeko lau udalerriak ari dira lanean kirolaren praktika “ahalik eta hobea” izan dadin lanean. Horrela, Eskola Kirolaren adibidea jarri du. Aurten, zortzi eta hamabi urte arteko 2.757 haur ari dira parte hartzen kirol programa horretan. Horrez gain, kirol federatua eta gainontzeko jarduerak kontuan hartu behar direla azaldu du. “Horregatik”, jarraitu du, “ezinbestekoa iruditu zaigu kirol lehiaketetan parte hartzen duten eragile guztiei —guraso, entrenatzaile, ikusle…— jarrera egokia mantentzeko garrantziaz kontzientziatzea”. Hori alde batetik. Bestetik, beren presentzia eta laguntza eskertu nahi izan diete bideoaren bitartez. Markosekin batera, Jon Txasko Errenteria-Oreretako Kirol zinegotzia eta Irlentz Ortega Lezokoa izan dira agerraldian —Pasaiako Lore Suarezek ezin izan du agerraldian egon—.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.