Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Behobia-Donostia] “Karbohidrato eta proteinak hartu behar dira lasterketa bukatzean”

Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionistak hainbat aholku eman ditu, lasterketa bukatu ondoren zer jan eta edateko.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/11/11
elikagai osasuntsua

Barazkiak eta arrain urdina, besteak beste, jatea gomendatzen dute.

Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionistak hainbat aholku eman ditu, lasterketa bukatu ondoren zer jan eta edateko. Zein gomendio ematen ditu nutrizionista batek, lasterketa bukatu eta gerorako? Bi aspektu dira garrantzitsuak niretzako: hidratazioa eta elikadura. Hidratazioari dagokionez, lasterketan eta lasterketa aurretik hidratatu arren, karrera oso luzea denez, zaila da behar guztietara iristea. Orduan, garrantzia eman behar diogu ondorengo hidratazioari. Edari isotonikoak edaten jarraitu behar da. Horrez gain, gernuaren kolorea kontrolatu behar da. Zenbat eta ilunagoa izan —ez bada iluntzen duen botikarik hartzen—, orduan eta deshidratazio handiagoa. Deshidratazio alerta izan daiteke gure gernua ilunegia bada. Zenbat likido gal daiteke lasterketan? Nola errekuperatzen dira? Lasterketa aurretik pisatu behar da, eta bukatzean berriro, ahal izanez gero. Hor dagoen pisu aldaketa likido galerarena izaten da oro har. Kopuru hori berreskuratu behar da: litro bat kilo bakoitzeko. Kontua eduki behar da deshidrataziora eraman gaitzaketen ohiturekin. Lasterketaren ondoren har daitekeen alkoholak edo kafeak deshidrata gaitzakete. Urak bakarrik ez du hidratatzen: bitaminak, mineralak eta gatzak eduki behar dituzte hartzen ditugun edari isotonikoek. Denbora gutxi geratzen da iganderako, baina komeni da hidratazioa eta elikadura entrenatzea. Edari isotonikorik edan ez dutenek, ezin dute bat-batean bi litro edan, gorputzak ez lukeelako onartuko. Eta elikadurari dagokionez, zer komeni da jatea? Elikaduraren aldetik, bi zatitan banatuko nuke nik. Hau da, lasterketa bukatu eta segituan jan beharko genuke. Lehenengo ordu erdi eta ordu eta erdi bitartean, gutxi gorabehera. Karbohidratoak eta proteinak hartu beharko genituzke. Jendeak ez du gose handirik edukitzen, eta, beraz, oso ongi sartzen dira frutak —ur gehiago emango dute, adibidez, mandarinek platanoek baino— edo esnekiak. Gorputzak ongi asimilatzen ditu fruitu lehorrak ere. Lasterketaren ondorengo otordu nagusia egongo litzateke, kasu honetan bazkaria. Normalean, lagun arteko edo familiako bazkariak egiten dira. Beharbada, ez dira hain egokiak ohi izaten: alkohola egoten delako, edo sagardotegira joaten direlako batzuk… Nire gomendioa da menuak barazkiak edukitzea, baita absortzio mantsoko karbohidratoak zein proteinak ere: pasta entsalada bat eta sardinak, edo arroza barazkiekin eta tofua piperrekin, edo babarrunak azarekin, sakramenturik gabe. Eta alkohola neurtuz. Gantz osasuntsuak ere sartuko nituzke: oliba olioa, arrain urdina, aguakatea, fruitu lehorrak… sor daitekeen inflamazio horri buelta emateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.