Imanol Sagarzazu hirugarren izan da Malaysiako Ironman-ean

Bere kategorian brontzezko domina eskuratzeak Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko eskubidea eman dio.

imanol sagarzazu

Sagarzazu, ezkerretik hasita bigarrena.

Imanol Sagarzazu Pego oiartzuarra hirugarren izan da —bere kategorian— Malaysiako ironmanean. 3,8 kilometro igeri, 180 bizikletaren gainean eta maratoi bat (42,2 kilometro) egiteko bederatzi ordu, 32 minutu eta 46 segundo behar izan zituen Sagarzazuk. Sailkapen orokorreko hogeigarren izan zen, eta 30 eta 34 urte artekoen kategorian brontzezko domina lortzeagatik, Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko txartela eskuratu du Sagarzazuk. Malaysiako Ironmanaren sailkapen guztia ikusteko, egin klik hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.