Javier Eskudero eta Agurtzane Zubizarreta, oiartzuarren artean azkarrenak

98 oiartzuarrek hartu zuten parte Behobia-Donostia lasterketan. Eskudero eta Zubizarreta izan ziren onenak.

behobia donostia 201698 oiartzuarrek hartu zuten parte atzo Behobia-Donostia lasterketaren 52. ekitaldian. Javier Eskudero bigarren mailako beteranoa izan zen gizonen artean onena, ordubete, hamabi minutu eta 51 segundoko markarekin. Emakumerik onena, berriz, Agurtzane Zubizarreta izan zen (1:33:40). Bestalde, Oihana Urdanpilletak irristatzaileen lasterketan hartu zuen parte, 144. bukatu zuen, ordubete, hamazazpi minutu eta 32 segundoko markarekin. Lasterkarien sailkapen guztia ikusteko, sakatu esteka. Hiru gizon oiartzuar onenak
  1. Javier Eskudero.
  2. Martxel Bereau.
  3. Aritz Urdanpilleta.
Hiru emakume oiartzuar onenak
  1. Agurtzane Zubizarreta.
  2. Ana Garcia.
  3. Onintza Mitxelena.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.