Azken minutuan puntua galdu du Oiartzunek

Lehen Mailako taldeak azken minutuan galdu zuen. Gizonen futbol taldeek irabazi egin zuten, eta nesken bigarren taldeak lehen aldiz ez zuen irabazi.

jone bilbao

Jone Bilbaok lortu zuen oiartzuarren gola.

Azkeneko minutuan alde egin zion puntuak Oiartzungo Kirol Elkartearen talde nagusiari. Levante jaso zuen Karla Lekuona futbol zelaian. Ligako hirugarren postuan sailkatuta daude valentziarrak. Partidaren kontrola hartu zuten bisitariek, eta Oiartzunek hogeigarren minutura arte ezin izan zuen aukerarik sortu. Jokalari granotek hainbat aukera izan zituzten, baina aldageletara markagailurik mugitu gabe iritsi ziren. Bigarren zatiko lehenengo jokaldian aurreratu ziren bisitariak. Oiartzuarrek ez zuten amore eman, eta berdinketa bilatzen saiatu ziren, baina Levantek ahal zen moduan itxi zuen atzealdea. 78. minutura arte, hamar minutu lehenago zelairatu zen Jone Bilbaok partida berdindu baitzuen. 94. minutuan iritsi zen zorigaitzeko gola. Bederatzi partida jokatu ondoren, jaitsiera postuetan sartu da Oiartzun. Lau puntu ditu, eta datorren asteburuan Kanariar Uharteetan jokatu beharko du, Granadilla Sur taldearen kontra.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Maila
  • Oiartzun-Levante: 1-2.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Vasconia: 3-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Ariznabarra: 2-2.
Gizonen Lehen Erregionala
  • Oiartzun B-Allerru: 3-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Oiartzun-Otxartabe: 2-3.
Gipuzkoako Lehen Maila
  • The Nest Zerbezeria Hirukide Ikastetxea-Power Rangers: 10-3.
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Alustiza Autobusak Orio-Miren Taberna: 5-0.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiarso Grupo Eme-Oiartzungo Saskilagunak: 48-33.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.