Larunbatean ponentzia aurkeztuko dute Donostian, eta online jarraitzeko aukera egongo da bibliotekan. Hilaren 23an, herriko eztabaidagunea bilduko da.
Sortu ezkerreko alderdi independentista birsortze prozesuan sartuta dabil, eta horren harira, Oiartzungo Sortuk bi zita jarri ditu datozen egunetarako.
Lehena, larunbatean izango da.
Zohardia ponentzia defendatzen duen Sortuko zuzendaritza taldeak aurkezpena egingo du Donostiako Iratzar aretoan, Eztabaida Egun Nazionala deitu diotenean. Aurkezpena eta ondorengo eztabaida zuzenean jarraitu eta parte hartzeko, Oiartzungo Sortuk hitzordua jarri du Manuel Lekuona bibliotekan, 10:00etan.
Bigarren zita gaur zortzi izango da. Ponentzia eztabaidatzeko gunea zabalduko dute udaletxeko areto nagusian. Asteazkeneko saio hori 19:00etan hasiko da.
Ponentzia irakurri nahi duenak,
Sorturen webgunetik deskarga dezake, izena emanda.