Musika eta poesia nahasten dituen ikuskizuna eskainiko dute igandean, Pagoa Kafe Antzokian.
Mursego eta Harkaitz Cano.
Literatura eta musika nahasten dituen Porto ikuskizuna taularatuko dute igandean, Pagoa Kafe Antzokian, Maite Arroitajauregi (Mursego izenez ezagunagoa den musikaria) eta Harkaitz Cano idazleak.
Ardoaren kultura da ikuskizunaren ardatza, eta bere aldeko eta kontrako eraginetan zehar ibilbidea egiten duten, musika eta poesia erabiliz. Charles Baudelaire, Fernando Pessoa idazleei edota Rafa Berrio musikariari toki egiten diete, besteak beste. Musika estiloei dagokienez, bossa-nova, popa edo western-a jorratzen ditu Mursego multinstrumentistak. Inprobisazioari ere leku uzten dio.
19:00etan hasiko da saioa, eta Amazkar tabernan, Elorsoro kiroldegian eta Pagoa bertan eros daitezke, zortzi euroren truke. Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan ere salgai daude. Internet bidez ere eros daitezke:
Kutxabanken eta
Colectivian eros daitezke. Egunean bertan hamabi euro balioko ditu.