Herriko 287 faroletako argia aldatu dute, aurrezteko

Herriko bederatzi gunetan egindako aldaketekin, 99 tona CO2 eta 11 tona petrolio gutxiago isuriko dira.

Herriko bederatzi eremutako argiteria aldatu du udalak, efizientzia energetikoa lortzeko. Guztira, 287 farolatako argia
Karrikako argiteria aldatuta

Karrikan aldatu duten faroletako bat.

aldatu dute, 60.000 euroko inbertsioa eginez. Gipuzkoako Foru Aldundiak 10.000 euroko laguntza eman dio udalari. Aste honetan Karrikan eta Kontzejupe plazan egin dituzte aldaketak, eta datorren astelehenean hasiko dira aldatzen Ugaldetxo Igerobi Bideko argiteria. Aldaketak egingo dituzten azkeneko eremua izango da Ugaldetxoko hori. Urtean zehar farolen argia moldatu duten gainontzeko guneak honakoak dira: Iturriozko Ozentzio kalea; Elizaldeko Euskal plaza, Kaskazuri plaza, Elorrondo kalea eta Doneztebe plaza; eta Arraguako Makarraztegi industriagunea. Berrikuntza horiekin, bi aurrezte mota egin nahi ditu udalak, ekonomikoa eta energetikoa. Adierazi dutenez, urtean 99 tona CO2 eta 11 tona petrolio gutxiago isuriko dira, eta 9.000 euro gutxiago gastatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.