Euskararen motibazio saioak hasi dituzte DBHko ikasleek

Haurtzaro Ikastolako ikasleekin hasi ditu Ttur-tturrek motibazio saioak. Abenduan Elizalde Institutukoekin egongo dira.

euskararen motibazio saioa

Haurtzaro Ikastolan hasi dituzte motibazio saioak.

Euskararen motibazio saioak hasi dituzte gaur Oiartzungo 208 ikaslek. Zehazki, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek motibazio saioak egingo dituzte datozen asteetan. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea ari da saioak dinamizatzen, udalarekin egindako hitzarmen bati esker. Itsaso Markos eta Irati Odriozola dira euskararen motibazio saio horiek emateko ardura izango dutenak. Haurtzaro Ikastolan hasi dira, eta abenduan Elizalde Institutuaren txanda izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.