Merkataritza txikia sustatzeko azkeneko foroa egingo dute etzi

Ekintza planaren antolaketari buruz ariko dira asteazkenean, bibliotekan. Oiartzuarrei parte hartzeko deia luzatu diete.

manuel lekuona biblioteka

Bibliotekan izango da foroaren azkeneko saioa.

Merkataritza txikia suspertzeko ahaleginetan jarraitzen dute Oiartzunen. Foro parte hartzaileak egin dituzte, eta etzi izango da azkenekoa. Aurreko saioan ekintza plana egiteko proposamenak zehaztu zituzten, eta asteazkenekoan antolaketa egokia nola egin adostuko dituzte merkatariek, udaleko ordezkariek eta hurbiltzen diren gainontzeko herritarrek. Jakinarazi dutenez, foroko metodologia “erraza” izango da, “hurbildu nahi duten merkatari eta herritarrak eroso sentitzeko”. Bilera Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 20:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.