Ibon Iparragirreren aldeko gaztaina jatea egingo dute abenduaren 2an

Preso gaixoen aldeko ekitaldia izango da abenduaren 2an.

ibon iparragirre

Ibon Iparragirre.

Alcala-Mecon espetxeratua dagoen Ibon Iparragirre presoaren zein gaixo dauden gainontzekoen aldeko gaztaina jatea egingo dute abenduaren 2an —ostirala—. Gaixotasun larria du Iparragirrek, eta haren askatasunaren aldeko hainbat mobilizazio egin izan dira. Ondarroan jaio arren, hainbat urtez Oiartzunen bizi izan zen Iparragirre. Haren zein gainontzeko preso gaixoen askatasuna eskatuko duten gaztaina jatea 18:00etatik 21:00etara izango da, Doneztebe plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.