XXI. mendeko euskal identitatea landuko du 7BAT17 asteak

Orain arte Oarsoaldea eta Zuberoa lotu dituen Zazpiak Bat Egunaren berformulazioa da 7BAT17, eta senidetza indartzeaz gain, hainbat arlo jorratuko dituzte.

7BAT17

Merkatuzarren egin zuten 7BAT17 astearen aurkezpena.

Orain dela urte batzuk, Oarsoaldeko udalek Alozeko (Zuberoa) ikastola diruz laguntzen hasi zen. Ondoren, Oarsoaldeko hainbat eragile eta herritarrek Basabürüako Ikastolaren komunitatearekin harremanak estutu zituen, eta urtean behin, Zazpiak Eguna ospatu dute Alozen eta Oarsoaldean, txandakatuz. Aurten, Zazpiak Bat Eguna Errenteria-Oreretari egokitzen zitzaion. Egun bakarrera mugatu beharrean, datorren aste osoa hartuko 7BAT17. Euskal Herriaren Identitatea izenetik_izanera izeneko dinamikak. Hainbat ekitaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretako Merkatuzarren: hitzaldiak, identitatearen hainbat arlo lantzen dituen erakusketa bat… Gainera, Euskararen Egunean, zuberotarrak zein Nafarroako Erriberako euskalgintzako kideak Errenteria-Oreretara gonbidatuko dituzte. Honakoa izango da egitaraua: Hilak 28, astelehena
  • 18:30ean. Identifikagarria gure nortasuna hitzaldia, Juan Inaxio Hartsuagaren eskutik. Gaur egun transmititzen diren balio nagusiei buruz gogoeta egiteko asmoz.
  • 20:00etan. 7BAT17. Izenetik_izanera erakusketaren aurkezpena. Ostiralera arte egongo da ikusteko aukera.
Hilak 29, asteartea
  • 19:00etan. Bideragarria gure ekonomia hitzaldia:?Zein da ikuspegi ekonomikotik estatu baten tamaina ideala?, Oskar Arantzabal ekonomilariaren eskutik.
Hilak 30, asteazkena
  • 19:00etan. Zientzia irekia. Gure domeinua. Herri sexy baten identitatea sarean hitzaldia, Lorea Arakistainen eskutik.
Abenduak 1, osteguna
  • 19:00etan. Kirola, Euskara, Euskal Herria, beti lagun. Argazki erraldoia aterako dute euskal selekzioen alde.
Abenduak 2, ostirala
  • 21:00etan. Dantza ikuskizuna emango dute Gamon Zumardian, Tio Teronen Semeen eskutik.
Abenduak 3, larunbata
  • 10:00etatik 13:00etara. Euskal Herriko produktuekin azoka.
  • Goizean. Euskal Herriko musikariak, kaleetan zehar.
  • 12:00etan. Ipar Euskal Herriko eta Erriberako euskalgintzako kideei harrera ekitaldia udaletxean.
  • 14:00etan. Herri bazkaria. Menua:?Zopa, paella, postrea eta kafea. Prezioa:?12 euro.
  • Arratsaldean. Euskal Herriko dantzariak, Gamon Zumardian eta Merkatuzarren.
  • 19:00etan. Euskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldia, Herriko Plazan, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.