Hilario Arbelaitzek zuzendutako jatetxea orain dela 30 urte sartu zuten zerrendan.
Zuberoa jatetxeak beste aitortza bat jaso du.
Michelin Gidak atzo banatu zituen, Gironan, 2017 urterako Espainiako Estatuari dagozkion izarrak. Beste urte batez, Hilario Arbelaitzek zuzendutako Zuberoa agertzen da
gourmetentzako bibliak osatutako zerrendan. Iturriozko jatetxeak iaz lortutako izarra mantendu du.
Arbelaitzek lehenengo Michelin izarra 1987an lortu zuen, eta ordutik sari ugari jaso ditu.