Marodi jantzigintzakoek zein Maite Gurrutxaga ilustratzaileak beren sorkuntzak salgai jarriko dituzte, abenduaren 22tik 28ra.
Maite Gurrutxaga ilustratzailearen lanak ikusteko aukera egongo da aurten.
Abenduaren 22tik 28ra ate irekien jardunaldiak egingo dituzte 100tze sormen espazioan, h
aurrentzako sormen laborategian oporrak izango dituztela aprobetxatuz. Goizez (10:00etatik 13:30era) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara) egongo da irekita.
Marodi jantzigintzakoek —Idoia Beratarbidek eta Maria de Bernardok— beren sorkuntzak salgai jarriko dituzte. Aurtengo artista gonbidatua Maite Gurrutxaga ilustratzailea izango da, eta berak ere bere lanak salgai jarriko ditu.
Marodikoek Francoren bilobari gutuna antzezlaneko jantziak aritu dira azkeneko hilabeteetan.