Ameriketako hizkuntza gutxituak aztertuko dituzte ostegunean

Hego eta Erdialdeko Ameriketako adituek hartuko dute parte udalak eta Garabidek antolatutako mahai-inguruan.

enbido txikira

Hiztun adituek Arrasaten egindako ikastaroa. [garabide.eus]

Garabide Elkarteak eta Udalak Enbido txikira! izeneko mahai-ingurua egingo dute datorren ostegunean. Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko parte hartzaileek euren hizkuntzen egoeraren berri emango dute —urrian izan ziren Oiartzunen—. Bost hiztun aditu izango dira ostegunean Enbido txikira! mahai-inguruan: Filomena Nina Huarcacho (aimara, Bolivia); Horacio Ulcue eta Viviana Gonzalez (Nasak, Kolonbia); Jose Angel Koyoce (Yucatango maia, Mexiko) eta Saraguro Intiraimi Cartuche (kitxua, Ekuador). Euren hizkuntzen egoera azaltzeaz gain, euskaldunek euskara biziberritzeko duten estrategiaren argi-ilunen berri ere emango dute. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.