Azaroko ohiko plenoa, etzi

Hamabost puntuko gai zerrenda jorratuko dute. Indarkeria matxistaren aurkako zein euskararen egunen harira, mozio bana aurkeztuko du EH Bilduk.

Urriko plenoa.

Urriko plenoa.

Azaroko ohiko plenoa egingo dute etzi arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Hamabost puntuko gai ordena aztertuko du udalbatzak. Tartean, EH Bilduren udal taldeak aurkeztutako bi gai. Alde batetik, pasa den ostiralean egin zen indarkeria matxistaren aurkako eguna. Horren harira, mozioa aurkeztuko du ezkerreko koalizio subiranistak. Bestetik, datorren larunbatean ospatuko da Euskararen Egunaren, eta Zer egin dezaket nik euskararen alde? izenburua duen adierazpena jarriko dute mahaiaren gainean. Gainontzeko gaiei dagokienez, besteak beste, auzolana arautzeko ordenantzari hasiera emango diote. Hona hemen gai zerrenda osoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.