Eta txondorra piztu dute

Abenduaren 17ra arte egongo da piztuta Arditurriko txondorra. Ordura arte bisita daiteke.

txondorra

Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo ikazkinek zainduko dute txondorra.

Bosgarren urtez, Arditurriko txondorra piztu zuten pasa den larunbatean. Egur meta piztu baino lehenago, Abaraxkak antolatuta, kalejira egin zuten aparkalekutik irtenda, eta txondorra pizteko zain zeudela, talo tailerra egin zuten. Txondorraren lehen txingarrak piztearen ardura Jexux Leonet alkatearena izan zen, eta ondoren, erakundeetako ordezkariek hartu zuen hitza: Bertsolaririk ez zen falta izan. Abenduaren 17ra arte egongo da txondorra piztuta. Ordura arte, 24 orduz, Oiartzungo lau ikazkinek izango dute txondorra zaintzeko ardura: Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo. Egun horretan Olentzeroren Laguntzaileek jasoko dute ikatza, astebete beranduago Doneztebe plazan partitzeko. Datorren astean bisita gidatuak egingo dituzte. Informazio gehiago, hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.