KZguneak prest ditu abenduko ikastaroak

Bi ikastaro presentzial eta urruneko beste lau eskainiko ditu, besteak beste, Oiartzungo KZgunea zentroak.

Oiartzungo KZgunearen ataria, Madalensoron

Oiartzungo KZgunearen ataria, Madalensoron

Abendua ate joka dago, eta Oiartzungo KZguneak hilabete horretan egingo dituen ikastaroen berri eman du. Honakoa da Madalensoron dagoen lokalean emango dituzten ikastaroak:
  • Abenduaren 12tik 21era: Google Aplikazioak zure kudeaketarako. 09:00etatik 11:00etara. (Hamar ordu teoria eta sei praktika).
  • Abenduaren 21etik 30era: Sare Sozialak 2.0. (Hamar ordu teoria eta sei praktika).
Urruneko formazioa
  • Abenduaren 12tik 21era: Instagram ikastaroa, argazkiak partekatzeko.
  • Abenduaren 12tik 21era: Twitter ikastaroa.
  • Abenduaren 12tik 28ra: Internet bidezko erosketa eta salmenta seguruei buruzko ikastaroa.
  • Abenduaren 12tik 28ra: Marka pertsonala eta LinkedIn.
Horiez gain, beste hainbat erreminta erabiltzen irakasten dute KZgunean. Honakoak dira formatzeko alor horiek: oinarrizko Internet, software librea, sare sozialak 2.0, irudiak sortu eta editatzeko GIMP programa, Google Apps eta smartphone eta Tabletei dagokienak. Oiartzungo KZgunea astelehenetik ostiralera irekita egoten da, 09:00etatik 13:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.