Egitaraua mamituta, Txerri Eguna iristea besterik ez da falta
Hilaren 17an ospatuko dute Txerri Eguna. Ekitaldi ugari prestatu dituzte egun horretarako.
- 10:00etatik 14:00etara: Ganadu feria.
- 11:00etan: Prosa eta Poesia Sarien banaketa, pleno aretoan.
- 12:00etan: Euskal Dantzak, Haurtzaro Dantza Taldearen eskutik, Landetxe plazan (Laia tabernak antolatuta).
- Eguerdian zehar: Elizalde Dantza Taldea kalejira egingo du. Lehendabizi Euskal Herria plazan egingo dute saioa, gero plazan eta azkenik Madalensoro parean egingo dute azken saioa.
- 17:00etan: II. Euskal Herriko Truk Txapelketa, Madalensoron. Izena emateko epea 16:45ean hasiko da (Gure Esku Dagok antolatuta).
- 20:00etan: Los Railes country-blues taldearen kontzertua, (Laia tabernak antolatuta).