Motozale bat zauritu da gaur goizean jazotako istripuan

25 urteko errenteriarraren motorrak talka egin du auto baten kontra, Gi-636 errepidean.

Errenteria-Oreretako 25 urteko motozale bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute gaur goizean, GI-636 errepidean izandako istripu baten ondorioz. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 07:40an izan da, Errenteria-Oreretako noranzkoan. Kia auto batekin talka egin du emakumeak gidatutako motoak. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.