Olentzero eta Mari Domingiri bihar egingo diete harrera

Doneztebe plazan izango da harrera ekitaldia, arratsaldez.

olentzero eta mari domingi

Mari Domingi eta Olentzero bihar iritsiko dira Oiartzunera.

Bihar gauean Olentzero eta Mari Domingik lepo bete lan izango dute Euskal Herriko etxeetan. Oiartzunen arratsaldean egingo diete harrera bi pertsonaiei, Olentzeroren Laguntzaileek lagunduta. Pasa den astean Arditurriko txondorretik ateratako ikatza ere eramango dute harrera ekitaldira. Doneztebe plazan egingo diete harrera, bihar, 17:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.