
Argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztu nahi du udalak, eta horri begira, argi sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du.

Kultur agenda oparoa antolatu dute astebururako. Euskal liburu eta disko azoka, San Tomas feria, Gabonetako kontzertua eta antzerkia antolatu dituzte.

Arlo guztietan %100 euskaraz funtzionatzen dutela ziurtatzen du horrek, eta pozik hartu dute berria.

Oiartzuarrek seigarren jardunaldian atzeratutako partida jokatuko dute arratsaldean.

Badia Eskolak Gabonetako III. Antzerki Jaialdia antolatu du.

Euskadiko XXXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa irabazi zuen Iker Sanz lezoarrak urriaren 1ean, Pasai Antxon. Bertan jasotako garaikurra herriaren esku utzi du gaur, udaletxean.

Epe horretan ohar edo iradokizunak posta elektronikoz helarazi daitezke.

Gabonetan jostailu sexistarik ez oparitzeko eskaera plazaratu du Harremantxo talde feministak.

Hamarnaka herritar bildu ziren atzo arratsean Foru plazan Oroitz Gurrutxaga preso ohiari harrera egiteko.

Gazte erakundeak II.Kongresura begirako prozesua "festa giroan" aurkeztuko du larunbat arratsaldean.

Saioa Iraola Urkiolak 'Izena eta izana ezbaian' izeneko hitzaldia emango du, Antiju Morik taldeak gonbidatuta. Eskola feministaren barruan da saioa.

Petritegi eta Lizeaga sagardotegiek Albaola eraikitzen ari den San Juan baleontziaren pieza bat babestu dute



Etxeko lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak eta baldintzak hobetu eta Oarsoaldeko familiei zuzendutako bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua aurkeztu dute Oarsoaldea Garapen Agentziak eta lau udalek.

Astrolabium taldeak 'Eh Petrel! Julio Villarrekin solasean' antzezlana jokatuko du igandean.

Olentzeroren Laguntzaileak menditik jaitsi eta ikatza bilduko dute, hilaren 24an Olentzero eta Maridomingiri egingo zaien harrera ekitaldira eramateko.

Ostiralean inauguratuko dute miniaturazko artelanak osagai dituen erakusketa, San Pedron; Turkia da aurten herrialde gonbidatua.
