Sutea Antxoko denda batean

Eskalantegi kaleko eskulan denda batean piztu da sutea.

Bizikidetza arloan dituen asmoak aurkeztu dizkie Olanok, Santano eta Mendozari

Bilkuraren helburua bakea, bizikidetza eta giza eskubideen arloko udal politika sustatzea dela esan dute aldunditik.

Errauste plantaren kontrako mozioa eztabaidatuko dute plenoan

Pasaiak Ahal Du eta EH Bilduk aurkeztu dute mozioa

olatz mitxelena
Hibaika nesken traineruak

Denen ubera ez da berdina

Zumaiak nesken trainerua ez ateratzeak arraunari kalte handia egingo diola uste dute San Juanek eta Hibaikak. Oarso Bidasoan, Hondarribia saiatuko da betetzen Itsaslapurrek utzitako hutsunea.

oarsoaldea
Kuadrillen Neguko bazkaria

[Galeria] Kuadrillen Neguko bazkaria

Kuadrillen Negua ospatu zuten larunbatean Errenteria-Oreretan, eta arrakastatsua izan zen. Merkatuzarren, esaterako, 300 pertsona elkartu ziren bazkaltzeko.

asier perez-karkamo
eskolaagenda21

Eskolako Agenda 21eko eskualdeko koordinazio bilera egin dute

Ikasleak elikadura eta hondakinen gaia ari dira aztertzen, eta programa nola garatzen ari den baloratu dute.

Gipuzkoako Batel Ligako 3. jardunaldia Donibane Lohizunen, Urdazuri ibaian

Nesken bateletan Hibaikak kontrariorik ez

Asteburuan jardunaldi bikoitza jokatu dute bateletan; larunbatean Donibane Lohizunen eta atzo Pasaian

olatz mitxelena

Oiartzungo kirol emaitzak (2016-01-25)

Power Rangers areto futbol taldearen bolada onarekin bukatu zuen Gamon Akerrek. Ostiralean, oiartzuarrek 1-5 galdu zuten.

Hamabi puntu jorratuko dituzte ohiko plenoan, etzi

Jorratuko dituzten gai gehienak ekonomikoak izango dira, eta San Markos Mankomunitatearekin izandako auziko sententzia ere baloratuko dute.

Oiartzungo pilota taldeen emaitzak

Pasa den asteburuan Oiarpe eta Txosteko pilotariek jokatutako partidak eta emaitzak.

"Kontzientzia sortu nahi zuten herrian"

Errenterian 1970eko hamarkadan abortatzeko eskubidearen inguruan sortu zen sarea zer zen kontatu dute 'Las buenas compañías' film laburrean Nuria Casal eta Bertha Gaztelumendi

Iztieta-Ondartxo bizirik nahi dute

Parte hartze prozesua egin du udalak Iztieta-Ondartxon. Auzora joan da horretarako, bizilagunen eta elkarteen iritziak eta kezkak lehen eskutik jasotzera. Helburua auzoaren potentzial guztia agerian jartzea da.

Errenteriako hilerri zaharrean, bizitzaren legeari keinu eginez, argazkian irakur daitekeen euskarazko esaldi bitxi batekin topo egingo du bisitariak

Hileta zibilak arautze bidean dira

Irungo Udalak areto bat egokitzeko konpromisoa hartu berri du; Errenteriako Udalak iaztik du araudia; Lezon, Pasaian, Oiartzunen eta Hondarribian ez dago oraingoz gaiaren gaineko erabakirik

olatz mitxelena
hockey, trintxer

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Bana berdindu dute Trintxer Hockey Taldeak eta Atletico San Sebastianek; Donibane eskubaloiko partida bertan behera geratu zen, zelaiaren baldintza txarrak tarteko.

olatz mitxelena

June Sanchez Tolaretxipi beka zabalik da hilaren 31 arte

Abenduan deitu zuten bekak, 3.000 euroko diru saria du, eta xedea haur onkologiaren gaineko ikerketarako diru laguntza eskaintzea da, disziplina horren edozein alorrerako eta gaixo talde horren diagnosia, jarraipena eta tratamendua hobetzen lagunduko duen edozein proiekturako.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Kirol taldeen emaitzen artetik, nabarmentzekoa Munttarperen bi taldeek irabazi egin dutela asteburuan

Gehiago