Presoen egoera salatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Bertara joateko autobusetan izena emateko Garmendi edo Amazkarretik pasatu behar da.

Abenduaren 31n presoen aldeko argazki erraldoia atera zuten Oiartzunen.
Presoen egoera salatzeko asmoz, Sarek manifestazio nazionala antolatu du hilaren 14rako. Bilbon izango da, eta bertara joateko, Oiartzungo Sare Herritarrak autobusak antolatu ditu.
Manifestazioa hasi baino bi ordu lehenago, 15:30ean, aterako dira ikastolako aparkalekutik. Izena emateko, Amazkar tabernatik edo Garmendi txokolategitik pasatu beharko dute. Autobuserako txartelaren zein Salatzen dut jartzen duen kartoizko eskuaren prezioa hamabi eurokoa izango da (zortzi langabeentzat).
Bestalde, 2016ko azkeneko egunean, Kalera Kalera preso ohien kolektiboak antolatuta, argazki handia atera zuten Doneztebe plazan.