0-2 galdu du Pasaiak Portugaleteren kontra

Jokalari zuri-gorri bat kaleratu zuen epaileak eta taldeak ezin izan zion desabantailari eutsi.

Puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek

Azken egunetako tenperatura hotzen ondorioz izoztu egin da Don Boscoko zelaia.

Izotz gainean jokatu dute azken partida Pasaiak eta Portugaletek, azken egunetako hotzaren ondorioz, zelaiaren belarra hormatuta egon delako. 0-2 galdu dute zuri-gorriek. Partidaren 54 minutuan Izagirre kanporatu zuen epaileak, eta berehala iritsi zen Portugaleteren lehen gola, 57. minutuan, Albertoren eskutik. Bigarren gola Abasolok sartu zuen, penaltiz, zuri-gorrien ahaleginak suntsituz. Hurrengo partida Beasainen dute pasaitarrek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.