'Aloys', Ozzinemaren proposamen berria

Tobias Nölle zuzendariaren pelikula "ezberdina eta bakarra" dela esan dute zineklubeko kideek, "apustu ausarta eta berritzailea".

Aloys filma emango du Ozzinemak osteguneko saioan.

Aloys filma emango du Ozzinemak osteguneko saioan.

Urte berriko lehen emanaldia antolatu du Ozzinema Zineklubak. Ostegunean egingo du eta Aloys film suitzarra aukeratu du. 19:30etan emango dute pelikula Niessen Zinematan eta sarrerak bertan eskuratu daitezke 4 euroan. Tobias Nölle zuzendariaren pelikula “ezberdina eta bakarra” dela esan dute zineklubeko kideek, “apustu ausarta eta berritzailea”, eta Berlingo Zinemaldiaren Panorama saileko Fipresci eta LAs Palmasko Zinemaldiaren publikoaren sariak eskuratu dituela nabarmendu dute. Kristina Zorita kazetari eta zinemazaleak aurkeztuko du pelikula.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.