Gotzon Plaza eta Arturo Sanchezen ipuinak izan dira onenak

Ereintza elkarteak banatu ditu XXXVI. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sariak.

Miren Usabiaga errenteriarrak irabazi du Errenteriako Ipuin onenaren saria.

Miren Usabiaga errenteriarrak irabazi du Errenteriako Ipuin onenaren saria. Argazkia: Carrera

Ereintza elkarteak banatu ditu XXXVI. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sariak. Gotzon Plaza Gernikarraren Santamartako tren geltokia ipuina izan da euskaraz idatzitako onena, eta Castelloko (Herrialde Katalanak) Arturo Sanchezen La variable Magnus gaztelaniazko onena. Pasa den larunbatean egin zuten sari banaketa, eta bi horiekin btera, Ibarrako Leire Iruretagoienak eta  Miren Usabiagak ere jaso zuten saria. Lehenak 25 urtetik beherako  ipuin onenarena euskaraz, eta bigarrenak, Errenteriako ipuinik onenaren saria. Guztira 1.028 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, 1.003 gazteleraz eta 25 euskaraz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.