Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Garraio azterketan sakontzeko, elkarrizketak egingo ditu udalak

Herri barruko garraio publikoa hobetu nahi du udalak, eta erabiltzaile eta ez erabiltzaile ez diren boluntarioen iritzia jaso nahi dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/01/18
xorrola

Xorrolak eskaintzen duen zerbitzua modu onean baloratzen dute oiartzuarrek.

Herri barruko garraioa hobetu nahi du Oiartzungo Udalak. Horregatik, oiartzuarren mugikortasun ohituren azterketa bat egiten ari da. Udalean batzordea eratu du, adituekin bildu dira, datuak jaso dituzte eta herritarren artean galdeketa egin zuten urri inguruan hasita. Hori eginda, profil ezberdina duten herritarrekin elkarrizketak egin nahi ditu udalak. Xorrola eta taxibusa erabiltzen eta ez duten oiartzuarren iritzia jaso nahi dute. Elkarrizketa saioak egingo dituzte, eta horietan parte hartzeko boluntarioen bila ari dira. Udalaren arabera, “euren iritzia azterketa osatzeko udalak aurrera begirako erabakiak hartzeko baliagarria izango da”. Bi saio Bi saio egingo dituzte. Lehena, hilaren 30ean, astelehena, 18:30etik aurrera. Bigarrena, berriz, otsailaren 1ean izango da, 18:00etatik aurrera. Bi kasuetan, udaletxeko pleno aretoan izango dira bilerak. Horrez gain, asteazkeneko saioan haurrak zaintza zerbitzua emango du Abaraxka ludotekak. Ordu eta erdi iraungo dute bi saioek. Galdeketaren emaitzak aurkeztuko dituzte —”modu laburrean”, zehaztu dutenez—, eta segidan gaur egungo zerbitzuen balorazioa eta hobetzeko proposamenak jasoko dituzte. Horretarako, profil ezberdinetako oiartzuarren bila ari dira: adinari dagokionez, nerabeengandik hasi eta zaharretaraino; auzo ezberdinetako bizilagunak; mugikortasun ohitura ezberdinak dituztenak… Udalak jakinarazi duenez, izena ematen dutenen artean aukeraketa egingo dute, mugikortasun ohituren azterketa egiteko ahalik eta jende multzo anitzena osatze aldera. Saioan parte hartzeko prest daudenek Alkatetzara deitu beharko dute (943 49 18 62) edo Internet bitartez izena eman dezakete, udalaren webgunean. Galdeketaren emaitzak 206 oiartzuarrek erantzun zioten pasa den urtearen bukaeran egindako galdeketari. Desplazamendu gehienak herri barruan (%38) edo eskualdean (%22) egiten dituzte. Oiartzunen bertan, desplazamenduen bi heren Elizaldera egiten dituzte auzoetako biztanleek. Desplazamenduen erdia baino gehiago (%53) ibilgailu pribatuan egiten dira. Herri barruan, garraio publikoarekin egiten mugimenduak %29 suposatzen dute. Galdeketaren emaitzek esaten dutenez, herri barruko garraioaren erabilera handitzen ari da, eta erabiltzaile gehienak emakumeak dira. Gehienek Xorrola erabiltzen dute, eta hamar oiartzuarretik zazpik “oso ongi” baloratzen du garraio zerbitzua. Are puntuazio hobea ematen diote erabiltzaileek. Ibilbidea eta tarifa politika aldeko faktoretzat ditu autobus berdeak eskaintzen duen zerbitzuak, eta beste garraioekin lotura hobetu behar dela esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.