Euskaraz ez dakiten gurasoei begira da ikastaroa. Etxeko lanekin laguntzeko teknikak erakutsiko dizkie Kike Amonarrizek.
Kike Amonarrizek emango du hitzaldia. Argazkia: Emun
Hainbat gurasok arazoak izaten dituzte seme-alabei etxeko lanekin laguntzeko. Euskara ez menperatzea zailtasun bihurtzen zaie bide horretan. Horren harira, hitzaldia antolatu dute Errenteriako Udalak eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Kike Amonarrizekin. Azken horrek motibazioa sustatu eta teknikak erakutsiko dizkie bertaratzen diren gurasoei egoera horietan agertzen diren zailtasunei aurre egiteko.
Hitzaldia guraso eradaldunei begirakoa da eta hilaren 27an, ostirala, izango da Jose Luis Caso aretoan 17:00etatik 19:00etara. Ez da beharrezkoa izena ematea.